XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BiografiaLaginketako irakasle izan da Venezuelako Unibertsitate Zentralean eta Estatistika Matematikoko eta Probabilitate-Kalkuluko Osoko Katedradun Santiago de Compostelako Unibertsitatean eta Madrilgo Autonomoan.
Gaur egun Inkesta-Estatistikarien Nazioarteko Elkartearen (I.A.S.S.en) Terminologi Batzordeko kidea dugu.
Batzorde Antolatzaile Nazionaleko Batzorde Exekutiboaren Lehendakari izan da, Madrilen 1983an ospatu den I.S.I.ren 44. Ihardunaldian.
Espainiako Delegazioaren buru bezala joan izan da Estatistikako Batzordearen eta Europar Estatistikarien Konferentziaren hainbat bileratara, hauek hurrenez hurren New York eta Genevan dituzten egoitzetara.
Era berean, Symposium eta Kongresu ugaritan parte hartu izan du.
Bere ihardueren artean kokatu behar dira baita Unesco-ren Aditu, eta Estatistikako Zuzendaritza Orokorraren eta Venezuelako Banku Zentralaren aholkari izatea ere.
Latin Amerikarako Ekonomi Batzordean (CEPALen) izan da: Laginketako Aholkari Erregional, Projekzio Ekonomikoen Zentruko Zuzendari eta Estatistikako Sailaren Zuzendari.
Hainbat libururen egile dugu, bestalde, eta horien artean